Gure Esku Dago-k ‘Eskura’ egitasmoa aurkeztuko dute Zestoan

Zestoako Hitza 2015eko urriaren 7a

Gure Esku Dago herri ekimenak Eskura izeneko hausnarketa prozesua jarri du martxan. Herri gisa erabakitzeko eskubidearen inguruko hausnarketa egitea dute helburu. Etzi, ostirala, izango da ekitaldia, 19:30ean, udaletxe azpian. Batzordeak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu bertan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide