Zestoako osasun zentroa ostiralean inauguratuko dute

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 6a

ZESTOA // Zestoako anbulatorioa inauguratuko dute ostiral honetan, hilaren 9an, goizeko hamarretan. Zestoako ordezkari politikoez gain, han izango dira Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere, besteak beste. Ekital...

ZESTOA // Zestoako anbulatorioa inauguratuko dute ostiral honetan, hilaren 9an, goizeko hamarretan. Zestoako ordezkari politikoez gain, han izango dira Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria ere, besteak beste. Ekitaldiaren ostean, irekita egongo da osasun zentroa, herritarrek ezagutu dezaten. Urriaren 13an, asteartean, hasiko dira lanean egoitza berrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide