Zestoako anbulatorioa inauguratuko dute datorren ostiralean, hilak 9, 10:00etan. Zestoako ordezkari politikoez gain, han izango dira Jon Darpon Osasun sailburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria, besteak beste. Ekitaldiaren ostean, irekita egongo da anbulatorioa, herritarrek ezagutu dezaten. Urriaren 13an, asteartean, hasiko dira lanean osasun zentro berrian.