Zestoako Gaztelekua bihar hasiko da martxan

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 1a

ZESTOA // Bihar irekiko ditu ateak Zestoako udal gaztelekuak. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan eskainiko dute zerbitzua. Ostegunetan, 16:30etik 19:00etara, 10 eta 11 urte bitartekoentzat. Ostiraletan, berriz, 12 urtetik gorakoentzat egongo ...

ZESTOA // Bihar irekiko ditu ateak Zestoako udal gaztelekuak. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan eskainiko dute zerbitzua. Ostegunetan, 16:30etik 19:00etara, 10 eta 11 urte bitartekoentzat. Ostiraletan, berriz, 12 urtetik gorakoentzat egongo da irekita, 16:30etik 19:30era. Erabiltzaileen proposamenak jasoko dituzte lehen asteetan egitaraua finkatzeko. Herriko kultur etxean egongo da kokatuta Gaztelekua, orain artean bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide