Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lurraldebusen zerbitzuaz gain, Ikasberri Azpeitiko Ikastolak ere jarri du autobusa, eta ostirala da izena emateko azken eguna.
Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik autobus zerbitzu berezia jarri dute igandean Usurbilgo Ikastolen aldeko Kilometroak jaira joateko eta handik itzultzeko. 09:00etan, 10:30ean eta 12:00etan irtengo dira autobusak Azkoititik, eta Azpeitia zein Zestoatik pasatuko dira ondoren. Azkoitian, Munibe izango da geltoki bakarra. Itzultzeko, 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean izango dira autobusak Usurbildik hiru udalerrietara.
Ikasberriren autobusa
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik ere antolatu du autobusa. 09:00etan abiatuko da anbulatoriotik, eta 18:00etan itzuliko da Usurbildik. Urriaren 2a, ostirala, 13:00ak baino lehen eman behar da izena, idazkaritzan edo telefonoz deituta, eta hamar euroko prezioa du joan-etorriak.