Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik autobus zerbitzu berezia jarri
dute igandean Usurbilgo Ikastolen aldeko Kilometroak jaira joateko eta handik itzultzeko. 09:00etan, 10:30ean eta 12:00etan irtengo dira autobusak Azkoititik, eta Azpeitia zein Zestoatik pasatuko dira ondoren. Azkoitian, Munibe izango da geltoki bakarra. Itzultzeko, 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean izango dira autobusak Usurbildik hiru udalerrietara.
Ikasberriren autobusa
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik ere antolatu du autobusa. 09:00etan abiatuko da anbulatoriotik, eta 18:00etan itzuliko da Usurbildik. Urriaren 2a, ostirala, 13:00ak baino lehen eman behar da izena, idazkaritzan edo telefonoz deituta, eta hamar euroko prezioa du joan-etorriak.