Hilaren 28rako eman behar da izena Zestoako Kirolaz Josta egitasmoan

Zestoako Hitza 2015eko irailaren 24a

Kirolaz Josta egitasmoa martxan jarri dute Zestoan aurten ere. Izena emateko, hilaren 28a baino lehen orri bat bete beharko dute parte hartu nahi dutenek, beraien izen-abizenekin eta eskolako mailarekin. Ikastetxeko harreran utzi behar da orria. Bestalde, Kirolaz Josta egitasmoaren berri izateko, urriaren 1ean, ostegunean, bilera egingo dute ikastetxeko jangelan, 18:00etatik aurrera. LH 1 eta 2ko haurrek eman dezakete izena Kirolaz Josta eskola kiroleko egitasmoan. Astelehenetan izango dira saioak, 45 minutuz, eta Aitzol Astiazaran izango da gidaria. Lehendabizi taldeak osatuko dituzte, eta ondoren jakinaraziko dituzte ordutegiak. Aurten 40 euroko prezioa izango du zerbitzuak, kostuak ordaintzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide