Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasi dira Banda Txikiko entseguak Ertxiña Musika Eskolan. Ikasturte honetan taldeka izango dira, ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara. Iraileko azken entsegua –saxoa eta metalak– ostiralean izango da. Urrirako, berriz, honakoak dira hitzorduak: perkusioa, urriaren 2an; flauta eta klarinetea, hilaren 9an; saxoa eta metala, 16an; perkusioa, 23an, eta flautak eta klarineteak, urriaren 30ean.