Ibon San Miguel eta Nerea Amilibia irabazle Endoiako III. Mendi Lasterketan

Ana Abarisketa 2015eko irailaren 20a

Goizeko hamaiketan hasi da, gaur, irailak 20, Endoiako III. Mendi Lasterketa. 5O parte hartzaile inguruk izena eman dute zortzi kilometro eta erdi inguruko ibilbidean lehiatzeko. Endoiako paisaia pribilegiatuetan barrena Sesiarte mendia (755 metro) igo dute, berriz, erdigunera jaisteko. Sailkapen orokorrean Ibon San Miguel izan da garaile, 41 minutu eta 55 segundutan lortu baitu ibilbidea amaitzea. Lekeitiarraren atzetik iritsi dira Jon Alberdi zestoarra (43 minutu eta hamar segundu) eta Iosu Izagirre (44 minutu eta hamazazpi segundu) itziarratarra. Emakumeen artean ez da ezustekorik izan eta Nerea Amilibia aiarrak lortu du garaipena 51 minutu eta hamahiru segunduko denboran. Bigarren eta hirugarren izan dira Alazne Irureta aizarnazabaldarra (57 minutu eta 34 segundu) eta Ainara Murua zizurkildarra (59 minutu eta 51 segundu).

Marka hautsi ez

Ez Olabarriagak ezta Amilibiak ez dute lortu marka haustea. Gizonetan Aitor Osak du marka, 40 minutu eta sei segundoko denborarekin. Emakumeetan, berriz, Nerea Amilibia izan zen irabazlea joan den urtean, 50 minutu eta hamar minutuko denborarekin. Korrikalari guztien denborak eta sailkaen orokorra herrikrosa.eus webgunean dago eskuragarri. [flickr_set id="72157656542737893"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide