Endoiako Lehen Mendi lasterketa, Aitor Osa itziartarra izan da aurrena (Danbolin)
Igandean 10:00etan hasiko da Endoiako III. Mendi Lasterketa. Aurrez izena eman daiteke herrikrossa.eus webgunearen bidez edo Zestoako kiroldegian, eta hamar euro balio du inskripzioak. Egunean bertan izena emanez gero, hamabi euro ordaindu beharko dituzte korrikalariek. 18 urtetik gorako kirolariek har dezakete parte mendi lasterketa proban. Gehienezko parte-hartzaile kopurua 150 lagunetan jarri dute antolatzaileek, eta espero dute 100 korrikalarietako langa gainditzea.
8.600 metro ditu probak, eta Aitor Osak du marka, 40 minutu eta sei segundoko denborarekin. Emakumeetan, berriz, Nerea Amilibia izan zen irabazlea joan den urtean, 50 minutu eta hamar minutuko denborarekin. Irabazleentzat txapela egongo da; eta, horrez gain, La Perla talasoterapiarako bi sarrera eta Aquariumerako zortzi zozkatuko dituzte proba hasi aurretik.
Lasterketaren ondoren, parte-hartzaile guztientzat hamaiketakoa jarriko dute Endoian bertan.
Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte lasterketan parte hartzera, auzoko giroa "bizitzeko". Beraien xedea da, Akoako Bira bezala, Endoiako probak ere indarra hartzea. Informazio gehiago behar izanez gero, Zestoako kiroldegira mezu elektronikoa bidali daiteke,
zestoakokiroldegia@euskalnet.net-era. Bestela, 661-18 47 49 telefono zenbakira dei daiteke.