Zestoako Interpretazio Eskolako talde berrian izena eman daiteke

Zestoako Hitza 2015eko irailaren 14a

Urrian hasiko dira eskolekin, eta interesa dutenek ahalik eta azkarren deitu beharko dute 630-55 95 84 telefono zenbakira.

Zestoako Interpretazio Eskola
Zestoako Interpretazio Eskolak talde berri bat sortu du, eta Michael Chejov eta William Laytonen interpretazio teknikak landuko dituzte Amancay Gaztañaga bidelagunarekin. Hamar pertsona izango ditu taldeak, gehienez, eta urrian hasiko dira eskolekin. 14 euro ordaindu beharko dituzte hilean ikasleek. Interesa dutenek ahalik eta azkarren deitu beharko dute 630-55 95 84 telefono zenbakira.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide