Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
17:00etatik 18:00etara da hitzordua, dantzalekuan, Idiazpiko lokalean.
Zestoako Itxaropena Dantza Taldean izena eman daiteke bihar, asteartea, 17:00etatik 18:00etara. Dantzalekuan izango da izen-ematea, Idiazpiko lokalean. Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasita eman daiteke izena; alegia, 5 edo 6 urtetik aurrera. 60 euro balio ditu inskripzioak. Eskolak zein egunetan izango dituzten asteazkenean adostuko dute, 19:00etatik aurrera. Dantza taldeak esan duenez, eskertuko lukete asteazkeneko bilerara, ikasleak ez badira, gurasoak behintzat joatea.