Xabat Manzisidor azpeitiarrak gaur marka berria jarri du Zestoako Akoako Bira mendi lasterketan; 7,8 kilometro ditu. Proba irabazi du 28:58 denbora eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia aiarra izan da nagusi, 37:39ko denboran bukatuta. Denera, 125 parte-hartzailek egin dute lasterketa.
Ohi bezala kirola eta festa nagusitu dira gaur eguerdi artean Akoan. Mendi lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta urtemuga borobila aitzaki hartuta haurrei belarretako zirkuitu bati saltaka itzuli bat egiteko aukera ere eskaini die probaren antolatzaileek. Ume asko animatu da korrika egitera, eta itzulia egin ondoren gozokiak jaso dituzte sari gisa. Segidan, asto lasterketa jokatu dute akoarrek, bederatzi astok hartu dute parte.
Lasterketan parte hartu duten guztiek probako elastiko bana jaso dute sari gisa eta baita hamaiketakoa ere. Ondoren, bertako produktuek sariak banatu dituzte, eta baita hainbat produktu zozkatu ere.
Antolatzaileek bertako produktuen bi otarraren zozketa ere egin dute, eta zenbaki saritua 4713 (tira berdea) izan da. Ekitaldian ez da azaldu saritutako txartela, eta hori duenak antolatzaileengana jo beharko du.
Sailkapena:
Gizonak
1. Xabat Manzisidor (Azpeitia)
2. Igon Manzisidor (Deba)
3. Guillermo Vahl (Zarautz)
4. Jon Alberdi (Zestoa)
5. Jexux Zelaia (Azpeitia)
Emakumeak
1. Nerea Amilibia (Aia)
2. Tanit Perez de Lezeta (Donostia)
3. Sonia Alvarez (Zumaia)
4. Maite Etxezarreta (Azpeitia)
5. Miren Illarramendi (Urrestilla)
[flickr_set id="72157658710013755"]
Hurrengo lasterketa Endoian
Datorren iganderako (irailak 20) Endoian (Zestoa) beste mendi lasterketa bat antolatu dute:
Endoiako III. Mendi Lasterketa. 11:00etan hasita jokatuko da 8.600 metroko proba. Izena emateko 10 euro ordaindu behar dira, eta horretarako aukera
www.herrikrossa.com webgunean jarri dute.