IRUDIETAN: Zestoako amabirjinetako Umeen Eguna

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 8a

Zestoako Amabirjin jaietan atzo Umeen Eguna ospatu zuten. Hainbat ekitaldi Ekain Guraso Elkarteak antolatu eta aurrera eramanak izan ziren. Guraso elkarteak ekitaldietan laguntzen jardun zutenei eskerrak helarazi dizkie, eta ekitaldien balorazio ona egin du. Ekitaldien gaineko irudi galeria bat ere osatu du, hona hemen Ekain Guraso Elkarteak ateratako argazki batzuk. Gaur bukatuko dira Zestoako Amabirjin jaiak. Larunbatean, berriz, paella lehiaketa eta Patanen Jaitsiera arrakastatsua egin zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide