Patanen Jaitsiera larunbatean izan zen. (Eneritz Albizu Lizaso)
Amabirjin jaiak gaur bukatuko dira Zestoan. Larunbatean hasi ziren festak herrian txupinazoa lehertzearekin bat. Aurreneko aldiz antolatu zuten Patanen Jaitsiera, larunbatean, eta sekulako arrakasta lortu zuen. Zestoako jai batzordeak antolatuta, 18 baltsek parte hartu zuten guztira proban, eta ehundaka herritarrek animatu zituzten parte-hartzaileak Urola ibaiaren inguruetan.
Behin paella-jana amaitu ostean, Arocena hotelaren atzera gerturatu zituzten baltsak Skandalue Elektrotxarangaren konpainian, eta Lau Iturriko zubi azpian bukatu zituzten lanak. Han, joko bat jarri zieten antolatzaileek: barruko arropak busti; eta, haiek bihurkatuta, ontzi bana bete zuten urez taldeek. Giro eta umore onarekin ospatu zuten herriko patanen festa.
Gaurko egunez eta festei bukaera emateko kontzertua eta dantzaldia egongo dira, herriko plazan. Hamarretatik aurrera Joxe Replayren kontzertua eta trikimailu talderen emanaldiek girotuko dute gaua.
Irailak 8, Asteartea
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00. Meza nagusia, parrokiko abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Musika Bandaren kontzertua.
17:00. Altxorraren bila, umeentzat. Laranjadi plazatik hasita.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ignacio Ruiz Ropero. Ordezkoa: Baptiste Andrea Cisse. Ganadutegia: Santafe Marton (Villafranca, Nafarroa). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Alurr dantza taldearen emanaldia, Laranjadin.
22:00. Joxe Replay taldearen kontzertua eta Trikimailu taldearen dantzaldia.