Agortzen ari dira Zestoako Amabirjin jaiak, baina festa giroan jarraitzen dute herritarrek. Bihar bukatuko da ospakizuna, baina bada oraindik zer egin eta zertaz gozatu herrian. Gaurkoan, esate baterako, zezen bolaztatuak eta umeen herri bazkaria izan dira.
Bestalde, Zestoako Udaleko banderak jaitsita daude haga erdira, azken asteetan istripuz hildako gazteen omenez. Igandean
Lasaon hildako hiru gazteak eta
Katalunian trenak harrapatuta hildako zestoarra oroitu nahi izan dituzte, besteak beste. Hori dela-eta, atzo, igandean, minutu bateko isiltasuna egin zuten 18:00etan, zekorketetako paseoan.
Honakoa da azken eguneko egitaraua:
Irailak 8, asteartea
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00. Meza nagusia, parrokiko abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Musika Bandaren kontzertua.
17:00. Altxorraren bila, umeentzat. Abiapuntua, Laranjadi plaza.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ignacio Ruiz Ropero. Ordezkoa: Baptiste Andrea Cisse. Ganadutegia: Santafe Marton (Villafranca, Nafarroa). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Alurr dantza taldearen emanaldia, Laranjadin.
22:00. Joxe Replay taldearen kontzertua eta Trikimailu taldearen dantzaldia.