Arrakastatsua izan da Zestoako Patanen Jaitsiera

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko irailaren 5a

Patanen Jaitsiera egin dute lehen aldiz Zestoan, Amabirjin jaien baitan, eta zeharo arrakastatsua izan da ekitaldia. 18 baltsek parte hartu dute proban, eta ehundaka pertsonak animatu dituzte parte-hartzaileak Urola ibaiaren inguruetan. Arocena hotelaren atzetik abiatu dira patanak, eta Lau Iturriko zubi azpian bukatu dituzte lanak. Han, joko bat jarri diete antolatzaileek: barruko arropak busti; eta, haiek bihurkatuta, ontzi bana bete dute urez taldeek. Giro eta umore onarekin ospatu dute herriko patanen festa.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide