Iritsi da zestoarren unea, eta musika eta janari artean hasi dituzte
Amabirjin jaiak. Urtero bezala, herri bazkarirako paella prestatu dute kuadrillek, eta Skandalue elektrotxarangak girotu ditu herriko kaleak. Gaztetxoenentzat ere egon da zer egina; izan ere, hondarrezko irudiak egiteko tailerra eskaini dute umeentzat.
Arratsaldean, estreinekoz, Patana Jaitsiera -baltsa jaitsiera- egingo dute Zestoan, eta hamairu baltsak eman dute izena parte hartzeko. Iluntzean izango dituzue ekitaldi horretako argazkiak
webgune honetan.
Honakoa da jaietako egitaraua:
Egitaraua
Irailak 5, larunbata
17:00. Baltsa jaitsiera Urola ibaian.
22:30. Herritarren karaokea. Ondoren, Dj Julius, plazan.
Irailak 6, igandea
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:30. Jolas parkea umeentzat, frontoi inguruan, 14:00ak arte.
13:00. Bertso saioa balkoitik balkoira: Andoni Egaña eta Jon Maiaren eskutik. Ondoren, nafar ikurrari omenaldia, Laranjadin, bertso, jota eta dantza saioarekin.
17:00. Jolas parkea umeentzat, 19:30ak arte.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Adrien Salenc. Ordezkoa: Baptiste Andrea Cisse. Ganadutegia: Santafe Marton (Villafranca, Nafarroa). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
18:00. Pintxo lehiaketa, Axun Arrazola plazan. Izen-ematea, Mollergi tabernan, gaur arte.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Haur eta gurasoentzat jolasak, Ikurrinaren Plazan.
22:30. Zezen karretoiarekin kalejira, plazatik irtenda.
00:00. Txatarra antzerki-zirkua, umore eta akrobazia ikuskizuna.
Irailak 7, astelehena
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Haurren udalbatzarra.
Ondoren, Erdikalean hasita, haurren udalbatza, udaltzainak, buruhandiak eta abarrekin kalejira Ustekabe txarangarekin.
12:00. Umeen txupinazoa udaletxetik. Jarraian, entzierroa umeentzat, gezurrezko zezen beltz beldurgarriekin. Ustekabe txaranga egunean zehar.
12:30. Zezen bolaztatuak eta pottokak, ume eta gaztetxoentzat.
14:30. Ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria. Ondoren, aurpegi margotzea.
17:00. Zirkoloretsua ikuskizuna, Laranjadin.
18:30. Kantujira, Ustekabe txarangarekin.
19:00. Meza parrokiko abesbatzarekin eta, jarraian, Ama Birjinari Salbea.
20:00. Tximeleta taldea, Laranjadin.
21:00. Oilasko jana, arkupeetan.
23:00. Tximeleta taldea, Laranjadin.
Irailak 8, asteartea
09:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, Goizeko izarra martxaren doinuekin.
12:00. Meza nagusia, parrokiko abesbatzarekin.
13:15. Zestoako Musika Bandaren kontzertua.
17:00. Altxorraren bila, umeentzat. Abiapuntua, Laranjadi plaza.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ignacio Ruiz Ropero. Ordezkoa: Baptiste Andrea Cisse. Ganadutegia: Santafe Marton (Villafranca, Nafarroa). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak. Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
20:00. Alurr dantza taldearen emanaldia, Laranjadin.
22:00. Joxe Replay taldearen kontzertua eta Trikimailu taldearen dantzaldia.