Bihar, ostirala, Zestoako frontoian jokatzekoak ziren partidak bertan behera gelditu dira, oraingoz. Izan ere, norgehiagoken ordutegiak bat egiten zuen asteazkenean Katalunian hildako herriko gaztearen hiletarekin. Zestoako Pilota elkarteak jakinarazi duenez, "oso gertuko pertsona" zuten gaztea, eta partidak aurrerago jokatzea erabaki dute. Oraindik ez dute zehaztu data.
Hala ere, mantendu egingo dute gazteentzat eta langabetuentzat sarrerak saltzeko ordutegia, 18:00etatik 20:00etara. Gazte zestoarraren hileta elizkizuna bihar izango da, 19:00etan.
Biharko ekarriko dute Katalunian hildako gazte zestoarraren hilotza