Platja Miamin (Tarragona, Katalunia)
hildako gaztearen gorpua biharko, ostiralerako, ekarriko dute, eta Azpeitiko tanatorioan egongo da goizean zehar. Reus udalerrira eraman dute gaur, osteguna, hilotza, autopsia egin diezaioten.
Zestoako gizon bat hil zen atzo, asteazkena, Platja Miamin (Tarragona, Katalunia), trenak harrapatuta. 34 urte zituen I.P. gazteak, eta eguerdi aldera gertatu zen ezbeharra. Zestoako Udalak egiaztatu duenez, herriaren erdigunetik pasatzen da trena han, eta musika entzuteko kaskoak jantzita zituen gazteak bidea pasatzerakoan. Hori dela-eta, uste dute gazteak deskuido bat izan duela.