Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Platja Miami udalerrian hil da 34 urteko gizona gaur, asteazkena, eguerdi aldera.
Zestoako gizon bat hil da Platja Miamin (Tarragona, Katalunia), trenak harrapatuta. 34 urte zituen I.P. gazteak, eta eguerdi aldera jazo da ezbeharra. Zestoako Udalak egiaztatu duenez, herriaren erdigunetik pasatzen da trena han, eta musika entzuteko kaskoak jantzita zituen gazteak bidea pasatzerakoan. Hori dela-eta, uste dute gazteak deskuido bat izan duela.
Uneotan, Katalunian dira gorpua eta hildakoaren familia.