Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martinez de Irujo eta Tolosa Altuna III.a eta Rezustaren aurka ariko dira pilotan.
Herriko festen harira, pilota partidak izango dira datorren ostiralean, irailak 4, Zestoako pilotalekuan. Profesionalen partidei dagokionez, Martinez de Irujo eta Tolosa lehiatuko dira Altuna III.a eta Rezustaren kontra. Aurretik jokatuko dute Iribarriak eta Urruzolak, Jaka eta Cecilioren aurka. Partidak 22:00etatik aurrera jokatuko dituzte.
Herriko ikasle eta langabetuentzat zutikako 50 sarrera jarriko dituzte salgai, 10 eurotan. Sarrera horiek ostiralean 18:00etan, gazteen arteko finaletan, erosi ahal izango dira. Beraz, leihatilan 30 eurokoak bakarrik salduko dituzte. Aurretik, sarrerak gorde nahi izanez gero 638-039124 telefonora deitu daikete.
Gazteen finalak
Aurretik jokatuko dituzte, ostiral arratsaldean, Zestoako Gazteen VI. Pilota Txapelketako finalak. Hitzordua frontoi zaharrean izango da, 18:00etan hasita. Honako pilotari hauek izango dira jokoan: Anduaga eta Sasiain, Errasti eta Arrizabalagaren kontra; Iker Egiguren Aimar Egigurenen kontra, eta Mutiozabal eta Unanue, Odriozola eta Alberdiren aurka.