Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoan herriko festak direla-eta, Arteaga auzoan jarri dute behin-behineko autobus geltokia. Gaurtik hasi eta irailaren 9ra arte, biak barne, Zumaia eta Donostia norabideko autobus geltokia Arteaga auzoan izango dela jakinarazi du Zestoako Udalak. Herriko festak asteburuan hasi zituzten, larunbatean, Gazte Eguneko ospakizunekin, eta datorren irailaren 8ra arte, asteartea, jarraituko dute.