Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aitor Salegi bertsolari zestoarrak ostiralean, irailak 4, jokatuko den Lizardi Sariko finalean parte hartuko du. Hitzordua Zarauzko Modelo aretoan izango da, gaueko 22:00etan hasita.
Pasa den ostegunean eta ostiralean 16 bertsolari gazte aritu ziren finalaurrekoetan kantuan, eta, horietatik sei lagunek lortu dute finalerako txartela: Oihana Iguaranek, Aitor Salegik, Haritz Mujikak, Maider Arregik, Gema Urteagak eta Oier Iurramendik.
Bertsoa.eus atariak jasotzen duenez, Zestoako Erralla bertso eskolako kidea da Salegi. Elgoibarren, eskolarteko helduen txapelketan aurreneko postua lortu zuen 2008. urtean.