Aitor Bereziartua da Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari berria

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 31

Azpeitiko Udaleko EH Bilduko zinegotzia da Bereziartua. Lehendakariordea Ana Azkoitia da, Azkoitiko Udaleko EAJko zinegotzia.

(Azpeitiko Udala) Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko zinegotzia da Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari berria. Leire Etxaniz egon da postu horretan azken lau urteetan, eta Bereziartuak hartu dio erreleboa. Biak dira EH Bilduko ordezkariak. Lehendakariordea Ana Azkoitia da, Azkoitiko Udaleko EAJko zinegotzia. Urola Erdiko Mankomunitatean ordezkatuta daude Aizarnazabalgo, Azkoitiko, Azpeitiko,  Beizamako, Bidania-Goiazko, Errezilgo eta Zestoako udalerriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide