Errugbiko Euskal Selekzioak Euskarians izenpean jokatuko du larunbatean Uruguarien kontra. Hego Euskal Herriko 28 jokalarik hartuko deitu dituzte, tartean Babyauto Zarautz taldeko bi jokalari: Facundo Orive eta Mikel Ezeiza. Orivek lehen lerroan jokatuko du eta Ezeizak bigarrengoan. Getxon izango da partida, 17:00etan.