Iñaki Gabarain irabazlea (Danbolin)
Iñaki Gabarainek irabazi du Zestoako Gazte Egunaren baitan egiten duten erlojupeko herrikoia. 11 minutu eta 39 segundoan bukatu zuen Gabarainek igoera, eta Ivan Diaz eta Mikel Sasiain izan ziren bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. 14 minutu eta 4 segundo behar izan zituen Diazek proba amaitzeko, eta 14 minutu eta 20 segundo, berriz, Sasiainek.
Txirrindulari lasterketaren ostean, musika eta jaia izan ziren nagusi Zestoako Gazte Egunean. Esate baterako, Grises herriko taldeak eskaini zuen kontzertua.