Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Paella Eguna antolatzeko bilera egingo dute Zestoan, abuztuaren 19an, asteazkena, 20:30ean, Kultur Etxean. Bertan, paella egunerako txartelak salduko dituzte eta kuadrilla bakoitzak egunaren antolaketan izango dituen eginkizunak banatuko dituzte zozketa bidez.
Bileran landuko dituzten GAIAK: - Txartel salmenta: bilera horretan salduko dira paella janean parte hartzeko txartelak. Beraz, kuadrilla bakoitzeko gutxienez lagun batek azaldu beharko du bilerara. Txartelen prezioa: 5 euro.- Eginkizunen banaketa eta antolaketa: Bileran bakoitzaren eginkizuna erabakiko da, zozketa bidez.