Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ZESTOA // Joxe Mari Korta, «Arroa Beheko seme zena, abertzale, euskaltzale, kirolzale, enpresari eta gizon herrikoia», ETAk bonba-auto baten bidez hil zuenetik hamabost urte betetzen diren honetan Zestoako Udalak, «herritarren ordezkaritzan», bere ...
ZESTOA // Joxe Mari Korta, «Arroa Beheko seme zena, abertzale, euskaltzale, kirolzale, enpresari eta gizon herrikoia», ETAk bonba-auto baten bidez hil zuenetik hamabost urte betetzen diren honetan Zestoako Udalak, «herritarren ordezkaritzan», bere oroimenez egingo den elkarretaratzearekin bat egiten duela adierazi nahi du. «Gure artean iraganean gauzatu izan diren bidegabekeriak oroituz aurrerantzean guztion arteko elkarbizitza baketsua eta bidezkoa eraikitzeko gai izan gaitezen, larunbatean, hilak 8, Joxe Mari Korta Fundazioak egiten duen ekitaldian parte hartzeko erabakia hartu du udalak».