Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ZESTOA // Ostiralean jokatu zen 23 urtez azpikoen bigarren aurrekanporaketa jardunaldia. Lehen partidan, Azketa-Aizpitarte bikoteak 22-13 irabazi zion Bakaikoa-Etxegoin bikoteari. Bigarrenean, Elordik eta Lasak 22-18 emaitzarekin irabazi zieten Olano e...
ZESTOA // Ostiralean jokatu zen 23 urtez azpikoen bigarren aurrekanporaketa jardunaldia. Lehen partidan, Azketa-Aizpitarte bikoteak 22-13 irabazi zion Bakaikoa-Etxegoin bikoteari. Bigarrenean, Elordik eta Lasak 22-18 emaitzarekin irabazi zieten Olano eta Urizarri. Gaur 22:00etan Zestoako frontoian final laurdenetako lehen jardunaldia jokatuko da. Hasteko, jubenilen partida jokatuko dute Mediavilla-Mendia eta Salaberria-Erauskin bikoteek. Ondoren, 23 urtez azpikoen partida jokatuko da: Peña-A. Imaz, A. Etxebarria-Mateoren aurka.