A santo de que musika taldearen kontzertua Zestoan

Zestoako Hitza 2015eko uztailaren 30a

Pop rock musikako A santo de que talde gipuzkoarrak kontzertu bat eskainiko du datorren abuztuaren 8an, larunbatean. Zestoako Udala aritu da antolatze lanetan. Horretaz gain, Marian izango da talde gonbidatua. Gaueko 22:30ean izango da hitzordua, eta Zestoako Laranjadi plazan eskainiko dute kontzertua. 1987. urtean sortu zen  A santo de que taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide