Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arroa Goiko Santio eta Santa Ana jaien barruan Zestoako V. Trikitixa Txapelketa jokatu da. Atzo, igandea, izan zen txapelketa. Zazpi bikotek hartu zuten parte eta bakoitzak hiruna pieza jo zituen bertan bildutako jendearen aurrean.
Azkenean, Alaitz Urdalleta errezildarrak eta Aiala Etxabe zestoarrak osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa. Bigarren, Aitor Uzkudun eta Naikari Urdalleta errezildarrek egin zuten. Hirugarren, berriz, Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak.
Atzo, Santa Eguna ospatu zuten Arroagoian, herria hawaiar eran apainduz. Gaur ere festetako ekitaldiak dituzte, Santa Ana bigarrena ospatuz.