Zestoako Festa Batzordeak aurtengo azken bilera egingo du asteartean

Zestoako Hitza 2015eko uztailaren 24a

Zestoako Festa Batzordeak bilera egingo du datorren asteartean, uztailak 28, behin betiko festa egitaraua zehazteko. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Kultur Etxean. Zestoako Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dute asteartekoa izango dela "printzipioz" aurten egingo den azken batzarra, beraz, bileraren garrantzia azpimarratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide