Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoako Arroagoia auzoan lau festa egun dituzte bihartik astelehenera bitartean
Bihartik hasita lau festa egun antolatu dituzte Zestoako Arroagoia auzoan. Santioak eta Santa Ana jaiak uztartuko dituzte bertan.
Larunbatean, Santio Egunez, baserritarrez janzteko eskatu diete herritarrei festen antolatzaileek. Orduan gainera sagardo txapelketa ere jokatuko bertan.
Igandean, Santa Ana egunez, Hawaiko herri baten tankera hartu eta ospatuko dute festa.
Arroa Goiko jaietako egitaraua:
Uztailak 24,ostirala. Santio bezpera19:00. Txupinazoa.
19:30. Trikipoteoa.
21:00. Herri afaria, Joxe Ramon Akulu eta Aitor Salegi bertsolariekin eta trikitilariekin.
23:30. Obaneuke taldearekin erromeria goizaldera arte.
03:00. Olaberri DJaren emanaldia.
Uztailak 25, larunbata. Santio Eguna10:00. Meza.
11:00. Patata Tortilla Lehiaketa. Tortilla 10:30erako Herri Etxe elkartera eraman beharko da.
11:30. Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak.
Segidan, sagardo lehiaketa. Parte-hartzaileak: Olaberri, Azketa, Igartza-Haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza.
12:00. Esku pilotako finalak: gaztetxoetan, Naroa Agirre eta Leire Uranga Maialen Aizpurua eta Lorea Regilen kontra. Gazteetan, Illarramendi eta Odriozola Miranda Aranberriren kontra.
16:00. Parapente txapelketa Josu Arrietaren omenez.
18:30. Herri kirol saioa Karmelo Matrakaren omenez. Harri jasotzen Joseba Ostolaza eta Aimar Galarraga Imanol Kortaberri eta Jokin Eizmendiren kontra. Bakarka, Udane Ostolaza eta Mikela-ren erakustaldia. Jarraian asto probak: Pello Etxabe eta Unai Gijarroren astoak.
22:30. Argazki emanaldia.
23:00. Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria. Jarraian, Imanol Pajarito DJa.
Uztailak 26, igandea. Santa Ana Eguna
Herria hawaiarrez girotuko dute egun osoz.
10:00. Meza.
Ondoren, Itxaropena dantza taldea.
Jarraian, adinekoentzako hamaiketakoa Herrietxe elkartean. Tartean bingoan jokatzeko aukera egongo da.
14:00. Hawaiarren arteko bazkaria eta karaokea.
17:00. Zestoako V. Trikitilari gazteen txapelketa.
19:30. Herritarren arteko kirolak (txinga, trontza, sokatira…), frontoian.
22:30. Ezten Giro taldearekin erromeria, eta segidan Imanol Pajarito DJaren emanaldia.
Uztailak 27, astelehena. Santa Ana bigarrena12:00. Zirko Eskola Txikia, haurrentzako, frontoian.
17:00. Ume jolasak eta txokolate jana plazan.
18:30. Gorriti eta bere abereak.
22:30. Lolailo eguneko argazkien emanaldia, eliz atarian.
Ondoren, festei amaiera emateko otarraren zozketa.