Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beraz, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren aurtengo aurrekontuetatik denera 80.000 euro jasoko ditu Ekain Fundazioak
Gipuzkoako Diputatuen Gobernu Kontseiluak Ekain Fundazioari 40.000 euroko diru laguntza osagarria ematea erabaki du. Diru laguntza Zestoako Ekainberrin egin behar dituzten konponketak egiteko dela zehaztu dute, "2008an jarritako estalki begetala ez baita nahikoa izan, hezetasun arazoak tarteko".
Hala, aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2015eko aurrekontuetatik guztira 80.000 euro emango dizkio, orain erabakitako diru laguntza aurreko urteko inbertsioetarako emandako 40.000 eurori gehituko zaio.
Ekain Fundazioa izango da diru laguntzaren onuradura. Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak sortu zuten Ekaingo haitzuloaren erreplika kudeatzeko. 2008an ireki zuten Ekainberri, ondarea zaintzeko eta babesteko helburuarekin.