Bost pulgadetako hamabost tren inguru egongo dira ikusgai Iraetako futbol zelaian larunbatean. Hara gerturatzen diren txikienek aukera izango dute, gainera, trenean ibiltzeko. Goizez eta arratsaldez egongo da irekita: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era. Iraetako Trena elkarteak antolatu du hitzordua, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Iraetako tren txikientzako zirkuitua urtarrilaren 17an inauguratu zuten.