Lepoko minari buruzko ikerketa egiteko boluntarioak eskatu ditu Zestoako Eskua zentroak

Zestoako Hitza 2015eko uztailaren 22a

lepoko mina Zestoako Eskua osasun zentroa ikerketa bat egiten ari da emakumeen lepoko minaren inguruan. Hori dela-eta, eskatu dute lepoko mina sarri izaten duten emakumeak joan daitezela zentrora, ikerketan parte hartzera. Ordubeteko saioa izango da; eta, esan dutenez, beharrezkoa da aurrez izena ematea, ordua hartzeko. Horretarako zentrora joan daiteke edo 943-14 84 51 telefonora deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide