Urola Kostatik igaro dira Ehunmiliak probako korrikalariak

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 11

Eskualdetik igaro dira bart gauean Ehunmiliak kirol probako korrikalariak. 272 kirolari abiatu ziren atzo arratsaldean Beasaindik (Gipuzkoa), eta gaur arratsaldean iritsiko dira lehenak helmugara. Hamairu kilometro inguru egin dituzte korrikalariek Urola Kostako lurretan. Madariagatik Xoxotera egin zuten lene zatia, Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek lagunduta, Xoxotetik Azpeitiko kontroleraino Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek egin dute boluntario lana. Azpeitian Alde Zaharretik igaro dira korrikalariak, 00:30ak inguruan, herritarrek txalo artean. Handik Arauntzara joan dira, eta Zestoako Agiro Mendi Elkarteko kideek lagundu diete Gazumeraino. Hirugarren postuan igaro da Joseba Aleson azkoitiarra bart gauean eskualdetik, baina lehen postuan doa dagoeneko, proba bukatzeko 50 kilometroren faltan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide