Jolas parke berria egiten ari dira Zestoan, eta herriko haurrek erabaki dute hari zer izen jarri. Horretarako,
Zestoarren Erretolika liburuan agertzen diren hitz batzuk hartu dituzte; gaur egun gutxi erabiltzen direnak, baina aiton-amonek erabiltzen zituztenak. Udalekuetan dabiltzan umeei aurkeztu dizkiete hitzak, eta bakoitzaren esanahia azaldu diete, haietatik bat hautatzeko. Honakoak dira emaitzak:
- Kaxka txiki: 42 boto.
- Pote-poteka: 36 boto.
- Atarrapuka: 14 boto.