'Aitaren Etxea' telesaila errodatzen ari dira Azpeitian

Eneritz Albizu Lizaso 2015ko uzt. 8a, 17:51

Aitaren Etxea telesaila errodatzen ari dira Azpeitian, Hondarribian eta Zestoan, eta Burdinbidearen Euskal Museoan izan dira gaurkoan. Pausoka ekoiztetxea Etb1-entzat egiten ari den lana da Aitaren Etxea. 50eko hamarkadan dago girotuta, eta hotel baten jabe den familiaren ingurukoa da istorioa. Familia horrek zailtasun handiak izango ditu 1936ko gerrari aurre egiteko, eta maitasun tramak ere pisua izango du telesailean. Izan ere, familiako seme gaztea alkatearen alabarekin maiteminduko da, eta bi familien artean sua piztuko da, haien iragana dela-eta. Zortzi astean hamabi zati grabatzea aurreikusten dute. Honako aktoreek hartuko dute parte, besteak beste: Nagore Aranburu, Josean Bengoetxea, Loreto Mauleon, Felix Arkarazo, Kandido Uranga, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe eta Ander Azurmendi. Jabi Elortegi da zuzendaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide