Zestoako jai batzordeak bilera egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 7a

ZESTOA // Zestoako festa batzordea jende bila dabil eta jai batzordearen bigarren bilera antolatu dute biharko. 19:00etan izango da hitzordua Kultur Etxean. Irailaren 5ean, 6an, 7an eta 8an ospatuko diren herriko festetako bi talde daude osatzeko orain...

ZESTOA // Zestoako festa batzordea jende bila dabil eta jai batzordearen bigarren bilera antolatu dute biharko. 19:00etan izango da hitzordua Kultur Etxean. Irailaren 5ean, 6an, 7an eta 8an ospatuko diren herriko festetako bi talde daude osatzeko oraindik. Paella taldea eta umeentzako ikuskizunak proposatuko dituen taldea dira, hain justu, osatzeko falta diren taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide