Isabel Iribar zestoarrak 100 urte bete ditu

A. Abarisketa 2015eko ekainaren 26a

Zestoako Gisasola egoitzan ospakizunetarako daude. Isabel Iribar Elorza bizilagunak 100 urte bete ditu, eta festa antolatu dute iganderako. 17:00etan, Martzel magoaren ikuskizunarekin hasiko dituzte ospakizunak egoitzan bertan, eta jakinarazi dutenez g...

Zestoako Gisasola egoitzan ospakizunetarako daude. Isabel Iribar Elorza bizilagunak 100 urte bete ditu, eta festa antolatu dute iganderako. 17:00etan, Martzel magoaren ikuskizunarekin hasiko dituzte ospakizunak egoitzan bertan, eta jakinarazi dutenez guztiak daude gonbidatuta. Iribarri omenaldia 18:00etan egingo zaio eta 19:00etatik aurrera musikak hartuko du lekukoa Bonkora taldearekin.

Iribar zestoarra da jaiotzez, baina urte askoan Donostian bizi izan da, hiriburua hartuz «etxetzat». Izan ere, ile-apaintzailea izan da ofizioz, eta Donostian gauzatu du ogibidea. Gisasola egoitzan emakume «borrokalari» eta «indartsu» gisa definitzen dute, «izaera berezikoa». 2007ko irailetik bizi da Zestoako Gisasola egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide