Jolasarekin ospatu dute Udako Festa Arroabean

Zestoako Hitza 2015eko ekainaren 24a

Udako Festa ospatu zuten atzo, asteartea, arratsaldean Arroabean. Sakulupe Guraso Elkarteak antolatu zuen jaia, eta puzgarriak eta apar-festa egin zituzten auzoan. Udako festarekin, ikasturte amaiera eta San Joan bezpera ospatu ohi dituzte Arroabean, eta hitzordua aprobetxatu zuten eskola berria aldarrikatzeko. Auzoko zein inguruko haur ugari izan ziren festan, eta arratsalde polita igaro zuten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide