Udaleku irekien inguruko bilerak egiten ari dira Zestoan

Zestoako Hitza 2015eko ekainaren 24a

Udaleko irekien inguruko bilerak egiten ari dira Zestoako gurasoak. Arroabean eta Iraetan egin dituzte dagoeneko batzarrak, eta Aizarnan eta Zestoan izango dira hurrengo hitzorduak. Gaur, asteazkena, Aizarnako eskolan izango da bilera, 19:00etatik aurrera; eta, bihar, ostiralean, berriz, Zestoako eskolan, 18:30ean. Bileraren bat galdu duenak edo informazio gehiago nahi duenak, Gaztelekura dei dezake: 688-68 40 29 telefono zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide