Kurtso bukaerako jaia ospatuko dute Arroabean, puzgarriekin eta jolasekin. Asteartean, ekainaren 23an, izango da festa, 15:00etatik 19:00ak bitartean. Amaieran apar festa egingo dute. Jaiari jarraipena emateko, San Joan sua ere egingo dute auzoan, San Joan bezpera izaki.
Eskola Berria Orain kanpainaren baitan antolatu dute ekitaldia, beraz, auzotarrei dei egin diete jaira jantzi berdeekin joatera.