Zestoako Festa Batzordea ekainaren 25ean bilduko da

Nerea Uranga 2015eko ekainaren 18a

Herritarrak eta herriko taldeetako kideak bileran parte hartzera deitu ditu Zestoako Udalak

Ekainaren 25erako (osteguna) Zestoako Festa Batzordearen bilera zabala antolatu du Zestoako Udalak. Bilera 19:00etan da,  Zestoako Kultur Etxeko balio anitzeko gelan. "Festak hasteko bi hilabete pasatxo falta dira eta antolaketa lanetan hasi beharrean gaude", esan du Itziar Elorza Kultura batzordeburuak. Horregatik, herriko taldeetako kideak eta herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu udalak: "Herriko jaiak denon gustukoak izatea nahi badugu, denon iritzi, proposamen eta inplikazioa behar da. Hori dela-eta, bileran parte hartzeko ahalegin berezia egitera animatzen ditugu herritarrak".
Festa Batzordean landuko dituzten gai nagusiak honakoak izango direla aurreratu dute: - Uda bukaerako kontzertua: proposamenak eramateko eskatu dute. - Amabirjinak: zein egunetan, ekitaldi nagusiak: festak zein egunetan egin aztertuko dute; paella, zekorketak, umeentzako jarduerak, pilota partidak... zein egunetan jarri hitz egingo dute; eta, bestelakoak proposatzeko aukera ere egongo d
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide