Azpeitiak Herriarteko eskuzko finalerdiak jokatuko ditu

Nerea Uranga 2015eko ekainaren 15a

Gipuzkoako Herriarteko eskuko pilota txapelketa finalerdietara iritsi da. Eskuko pilola txapelketa Urola Kostako lau herrik hasi zuten, Aiak, Zestoak, Azpeitiak eta Azkoitiak. Baina, finalerdietara Azpeitia bakarrik iritsi da. Gainontzeko taldeak bidean gelditu dira. Aiako eta Zestoako taldeek final hamaseirenetan hasi zuten lehiaketa, Aiakoak ez zuen aurrera egin, eta Zestoak final zortzirenekoetan Oiartzunen kontra galdu egin zuen. Azkoitiko taldeak final laurdenekoetan galdu du aurrera egiteko aukera, Zizurkilen kontra galdu ondoren. Aurrez Bidania-Goiatz eta Errenteria utzi zituen kanpoan. Azpeitiak aurrera egin du, final laurdenetan Beasainen kontra irabazita. Asteburuan itzulikoa Beasainen jokatu du: hirutik bi partida irabazi zituen Azpeitiak. Honakoak izan dira emaitzak: kadeteetan (Mikel Unanue eta Jon Alberdi), 1-22; jubeniletan (Gorka Iriarte eta Julen Egiguren), 22-6; eta, seniorrretan (Daniel Murgiondo eta Jurgi Larrañaga) 16-22. Azpeitiaz gainera, Astigarragak, Tolosak eta Zizurkilek jokatuko dituzte Herriarteko eskuko finalerdiak. Azpeitiak aurkaria Astigarraga izango du. https://youtu.be/h1Dig-95nbY  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide