Zestoako argazki rallya egingo dute ekainaren 28an, larunbatean. Zestoako argazki taldeak antolatu du egitasmoa, eta honakoek lagundu diote: Zestoako Udalak, Potxolo dendak, Mollergi jatetxeak, Zestoako bainuetxeak, Laiak denak eta Gurutze jubilatuen tabernak. Izen-ematea irekita dago jada, eta Internet bidez egin daiteke,
zestoa.argazki@gmail.com helbidera mezua bidalita. Egunean bertan ere jarriko dute izena emateko aukera, Zestoako Gurutze jubilatuen tabernan 9:00etatik 9:30era. Kamera digitala duen edonork eman dezake izena, bost euroren truke.
Baldintzak
Memoria txartel hutsa eraman behar da argazki rallyra, eta beharrezkoa da argazkiak Zestoan ateratzea. Zuri-beltzean edo koloretan atera daitezke, eta .jpg formatuan gorde beharko dira.
10:00etan hasiko da proba, eta 13:00ean bukatuko da. Irudi guztiak antolatzaileen ordenagailuetan deskargatuko dituzte argazkilariek, eta gehienez 36 irudi aurkez daitezke. Beraz, gehiago dituztenek ezabatu egin beharko dituzte. Argazkiak ezin dira manipulatu, eta "berezkotasuna", "sormena" eta "teknika" hartuko dituzte kontuan.
Parte-hartzaileek uztailaren 6rako aukeratu beharko dituzte lehiaketara aurkeztuko dituzten argazkiak. Horretarako,
zestoa.argazki@gmail.com-era bidali beharko dute mezu bat datu hauekin: parte-hartzaile zenbakia, hautatutako argazkien zenbakiak eta haien gaiak.
Behin lehiaketa eginda, erakusketa bat jartzeko asmoa dute antolatzaileek. Zestoako Argazki Taldeak azaldu dutenez, beraien esku geldituko dira irudien egile-eskubideak, eta haiek erabiltzeko aukera izango dute; beti ere, egilearen izena aipatuta.
Sariak
Honakoak dira sariak:
Helduen saila
- Bilduma onena: Garaiakurra, Zestoako bainuetxean bi lagunentzat zirkuitua eta 75 euro.
- Bigarren bilduma onena: Garaikurra, Zestoako Laiak dendak eskainitako otarra eta 60 euro.
- Hirugarren bilduma onena: Garaikurra eta 50 euro.
- Herriko lehen ez saritua: Garaikurra, bi lagunentzat afaria Mollergi tabernan eta 50 euro.
Gazteen saila
- Bilduma onena: Garaikurra eta 30 euro Potxolo dendan albuma eta argazkiak errebelatzeko.
- Bigarren bilduma onena: 20 euro Potxolo dendan albuma eta argazkiak errebelatzeko.
- Hirugarrem bilduma onena: 10 euro Potxolo dendan albuma eta argazkiak errebelatzeko.