Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euria ez da aitzakia izan Zestoan egun bikaina igarotzeko. Goizean goizetik hasi dira ekitaldiak, eta oraindik bada zer egina herrian. Azoka, pailazoak, ibilaldiak pottokekin, orein-jana, haurrentzat tailerrak eta historiaurreko olinpiadak izan dituzte Zestoan. Eguraldiak lagunduz gero, Suaren etorrera antzezlana egingo dute Zestoako Antzerki Taldeko kideek, 22:30ean, plazan.
Ekainberriketa Zestoako Udalak antolatu dute jaia, herriko eta herrialdeko beste erakunde eta eragile batzuekin elkarlanean.