(Baserritik.com)
Lehen sektoreaz hitz egiteko espazioa sortutzeko antolatu du Urolabek bigarren
Pintxo eta Mintzo jardunaldia. Zestoako Arroa Beheko Ederki elkartean izango da solasaldia, ekainaren 19an, 20:00etan, eta baserriaz eta landa munduaren erronkez eztabaidatzeko gune irekia izatea du helburu.
Parte hartzaileek aukera izango dute, 15 euroren truke, tokiko produktuz osatutako afariaz gozatzeko, pintxo dastatze formatuan.
Edonork hartu dezake parte solasaldian eta ezinbestekoa da izena ematea. Antolatzaileek eskuragarri jarri dituzte
urolabtaldea@gmail.com helbide elektronikoa edo 685 789 318 telefono zenbakia.